XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Independentziaren aldeko mozioa aho batez onartu zuten Etxarri-Aranazen

DONOSTIA

Ostiral gauean aurkeztu ziren Euskal Herriko hiru udaletxetan independentziaren aldeko mozioak eta hiruretan onartu baldin baziren ere, Etxarri Aranazen aho batez onartu zuten HB, EAJ eta EAko zinegotziek.

Etxarri-Aranazeko Udal batzarra gaueko bederatzi t'erdietan hasi zen, bertan 11 zinegotzirekin.

Guztira 13 zinegotzi dira, HBko bost, EAko bost eta EAJko hiru.

Falta izan ziren EA eta EAJko zinegotzi bana.

Bozkatzeko orduan, testu osoa onartu zen HB, EA eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin.

Etxarri-Aranazko EAJko zinegotzien jokaerak kontrastatzen du beren alderdikideek Bermeon eta Oiartzunen izan zutenarekin, azkenengo bi herri hauetan abstenitu egin zirelako eta HBk eta EAk defendaturiko mozioa kritikatu zutelako.

Bermeon, HBk eta EAk (guztira bederatzi zinegotzi) mozioaren alde eman zuten botoa eta EAJ, PSE-PSOE eta EE-koak (guztira sei) abstenitu egin ziren.

Oiartzunen EA eta HBko botoek bat egin zuten independentzia aldarrikatzen zuen mozioaren alde eta EAJ abstenitu egin zen.